Iazko urriko edizioan eskaini zuen UGGASAk lehenbiziko aldiz konpetentzia digitalen inguruko formakuntza eta haren gogobetetze eta arrakasta maila altua ikusita, Urola Garaiko HAZILAN programaren edizio berri honetan ere gaiari eustea erabaki du. Proiektuaren zortzigarren edizioa urriaren 18an hasi eta abenduaren 22ra arte gauzatuko da.

Parte hartzaileek lan munduan geroz eta beharrezkoagoak bihurtu diren konpetentzia digitalen inguruan 150 orduko formakuntza jasoko dute eta ondoren bakoitzaren profilera egokitutako arlo ezberdinetako enpresetan 200 orduko praktikaldia burutu ahal izango dute.

HAZILAN proiektua goi mailako ikasketak dituzten 44 urtez azpiko langabetuei zuzendutako ekintza plana da, laneratzeko aukerak eta bideak hobetzea bilatzen duena. Urola Garaiko Garapen Agentziak, bizitzarako eta lanerako garrantzitsuak diren gaitasunak sustatzeko eta kudeatzeko eta nork bere burua ezagutzeko nahiz ezagutarazteko, esperientzian oinarritutako ikasketa prozesu baliotsua dela iritzita urtean bi edizio antolatzen ditu.

Gehiago jakin edo izena emateko:

943 25 00 98 edo lanpoltsa@uggasa.eus