Nor gara?

Urola Garaiko Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasun Arloak Mankomunitatearen lurralde esparruan (Ezkio-Itsason, Legazpin, Urretxun eta Zumarragan) bere gain hartzen du emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak bultzatzea, programatzea eta ebaluatzea eta baita horietan aholkularitza emateko ardura ere.

Zer egiten dugu?

Urola Garaiko Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasun Arloa Urola Garaiko Emakumeen Etxean kokatuta dago eta eskualdeko II. Berdintasun Plana kudeatzen du. Plan horren ardatzak honakoak dira:

  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Gobernantza
  • Emakumeen partaidetza soziopolitikorako ahalduntzea
  • Erantzunkidetasunezko antolaketa soziala
  • Indarkeria matxistarik gabeko bizitza.

Ardatz horietan kokatzen da, besteak beste, Urola Garaiko Jabekuntza Eskola ere.

Norentzako da zerbitzu hau?

Aurreko ataletan aipatutako gaiekin lotutako laguntza behar duten Urola Garaiko herritarrak artatzen ditu Urola Garaiko Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasun Arloak.