Urola Garaiko ongizatea sustatzeko jardunean, GIZLAN Sarea plataformak orientazioa, formakuntza, gizarteratzeko baliabideak eta enplegagarritasuna lantzen ditu eskualde mailan gizarteratze eta laneratze arloan lan egiten duten eragileen lankidetzan oinarritutako lan koordinatuaren bidez.

Gizarteratzeko baliabideak

Formakuntza bat egiteko edo lanpostu bat erdiesteko aukera ematen duten baliabide eta laguntzen eskaintza osoa bateratzeaz gain, pertsonaren ehun soziala bermatuko duten programen eta zerbitzuen togagune da GIZLAN Sarea tresna digitala.

Enplegua eta orientazioa

Bizitza-proiektu autonomo bat garatzeko bide nagusietako bat da ENPLEGUA.

Lanak garrantzia du gizakiaren garapenean. Izan ere, bere doitze-arloetako bat da, eta osasun fisikoan, emozionalean eta mentalean eragiten du, baita garapen sozialean ere.

Laneratze bidean laguntzeko eta gizarteratzeko prozesuan esku hartzeko, Urola Garaia Gizarteratzea eta Laneratzea Sareak, eta ondorioz bere plataforma digitalak, orientazioa, akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen ditu, ibilbide pertsonalizatuak eta kapazitazio pertsonaleko programak eginez.

Formakuntza eta enplegagarritasuna

Oinarrizko prestakuntza, formakuntza profesionala edo formakuntza espezializatua enplegagarritasuna hobetzeko giltzak dira.

Lan-inguruneak gero eta dinamikoagoak, lehiakorragoak eta ebolutiboagoak dira eta langabezian dauden nahiz jardunean dauden profesionalentzat etengabeko prestakuntza gizabanakoaren aliaturik onena da, eta horregatik, prestakuntza-ikastaroek, moduluek edo zikloek lana aurkitzeko, lanari eusteko nahiz erakundeari balio jarraitua emateko balioko dute.