LAN MERKATU INKLUSIBOA
L a n – m e r k a t u a n i t z a g o ,
i n t e g r a t z a i l e a g o e t a
e r r e s i l i e n t e a g o b a t e n a l d e
Gaur egun gizartea anitzagoa den bezalaxe, lan merkatuak ere gizate aniztasun hori barneratu behar du. Lan merkatu anitza lehiakortasunaren giltza izango da.
NOLA LORTUKO DUGU?
-Gizarte-bazterketarako arrisku-faktoreek egoera zahurgarriagoan dauden kolektiboetan duten eragina gutxituz
-Egoera zahurgarriagoan daudenei ekoizpen-jardueretarako sarbidea erraztuz eta lan-munduan sartzea sustatuz
-Gizarteratzea erraztuz
-Gizarte bidezkoago bat garatzeko konpromisoa indartuz.
IZAN ERE,
–Guztiok dugu eskubidea diru sarrera duina emango digun lana lortzeko, bereizkeriarik gabekoa, profesionalki garatzeko eta harreman pertsonal egokiak ezartzeko balioko duena.
-Baina laneratzea eskubide unibertsala den arren, ezin da beti erabat erabili, pertsona guztiek ez baitituzte lan-merkatuan parte hartzeko aukera berak. Abiapuntu ezberdinak daude.
–Desberdintasunari dagokion kontua da beraz, eta ez txirotasun kontua, ez da besteari gertatzen zaiona eta gure eskutik kanpo geratzen dena, erabat kontrakoa baizik. Desberdintasunaren ardatz hortan bakoitzak badu bere lekua eta ondorioz egoera hobetzeko erantzukizuna denona da.
-Tradizioz, bazterkeria eragiteko zenbait inguruabar eta baldintza pertsonal eta sozial, egon ohi diren arren, une bakoitzean koiuntura sozioekonomikoak egoera eta behar berriak sor ditzakete eta edonoren egoera bapatean aldatu.
–Pertsonak ahalduntzea ezinbestekoa da, enpresen edo administrazioaren babespean subjektu izateari utzi eta aukeratzeko, erabakiak hartzeko eta profesionalki garatzeko gaitasunean eragin ahal izateko.
Ibilbide profesional osoan langile enplegagarri izatea funtsezkoa da.
–Elkarren arteko beharra dugu. Elkarlanean aritzeak onurak dakartza:
- Gizartearen gabeziek eta ahuleziek eragina eduki dezakete konpainien produktibitate-mailan. Testuinguru hobea edukitzea onuragarria da enpresarentzat
- Lan mekatu inklusiboago baten alde egiteak enpresa-kultura irekiagoa eta malguagoa izatea eragiten du, langileen partaidetza eta harrotasuna hobetzen ditu, pertsona desberdinekiko enpatia areagotzen du, talentua erakartzen du eta marka-balio horiek kanporantz transmititzen ditu.
- Lanpostuak betetzeko beharra. Eskulan falta arazo larri bihurtzen ari da.