Nor gara?

Urola Garaiko Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasun Arloak Mankomunitatearen lurralde esparruan (Ezkio-Itsason, Legazpin, Urretxun eta Zumarragan) bere gain hartzen du emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak bultzatzea, programatzea eta ebaluatzea eta baita horietan aholkularitza emateko ardura ere.

Zer egiten dugu?

Urola Garaiko Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasun Arloa Urola Garaiko Emakumeen Etxean kokatuta dago eta eskualdeko II. Berdintasun Plana kudeatzen du. Plan horren ardatzak honakoak dira:

  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Gobernantza
  • Emakumeen partaidetza soziopolitikorako ahalduntzea
  • Erantzunkidetasunezko antolaketa soziala
  • Indarkeria matxistarik gabeko bizitza.

Ardatz horietan kokatzen da, besteak beste, Urola Garaiko Jabekuntza Eskola ere.

Urola Garaiko Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasun Arloak Urola Garaiko indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloaren koordinazioa ere egiten du.

Momentu honetan Urola Garaiko III. Berdintasun Plana garatzen ari da eta 2021 urtean zehar martxan jartzea espero da.

Norentzako da zerbitzu hau?

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko estrategiak garatzen ditu arloak eta, horretarako laguntza eskaintzen die Urola Garaiko herritarrei, eragileei eta instituzioei.

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?
  • Emakumeen ahalduntzerako Urola Garaiko Jabetze Eskolako ikastaroak

  • Indarkeria matxista jasan duten edo jasaten ari direnentzat aholkularitza psikologikoa

  • Aholkularitza juridikoa hainbat gaietan

  • Urola Garaiko Emakumeen Etxea kudeatzea, emakumeak bertan modu askean beraien ahalduntzerako bidea garatzeko. Bai Urretxun kokatuta dagoen eraikin printzipalean (Pagoeta,1) eta baita Legazpiko lokalean (Saturnino Esnaola, 1)

  • Eskualdeko instituzio eta eragileentzako berdintasunaren inguruko aholkularitza zerbitzua

  • Eskualdeko hezkuntza formalean eta ez-formalean, Haur eta nerabeei zuzendutako indarkeria matxistaren prebentzio integralerako eta tratu onak bultzatzeko zerbitzua