Nor gara?

Urola Garaiko Lanbide Eskola, aurrerantzean UGLE, Urola Garaiko lanbide-heziketako ikastetxea da.

XEDEA

Lanbide Heziketa arautuan, langabeentzako enplegurako prestakuntzan eta lanean ari diren langileentzako etengabeko prestakuntzan dauden beharrak eta espektatibak betetzea.

Zer egiten dugu?

Gure ikasleei gaitasun teknikoa eman nahi diegu, bai eta egungo edo etorkizuneko lan-jarduera garatzeko trebetasun orokorrak ere, eta, horrez gain, gizalegezko eta giza prestakuntzan lagundu nahi diegu.

Era berean, inguruko enpresei zerbitzu teknologiko, berritzaile eta kalitatezkoak eskaini nahi dizkiegu, beren ekoizpen-beharrei eta -aukerei erantzuten dietenak, Fundazioko profesionalen bidezko zuzeneko transferentzian eta zerbitzuen prestakuntza praktikoan oinarrituta.

Norentzako da zerbitzu hau?

Enplegagarritasuna hobetzeko formakuntzaren bidea hasi nahi duten Urola Garaiko eta inguruko herritarrei eskaintzen die zerbitzua.

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu Urola Garaian?

UGLEk ez du berariaz lan egiten gizarteratzearen eta laneratzearen arloko programetan, baina oinarrizko lanbide-heziketa lantzen duenez eta Lanbideren langabeentzako profesionaltasun-ziurtagiriak ematen dituenez, egoera ahulean dauden pertsonak orientatzen eta prestatzen ere badihardu.

  • UGLE Lanbidek akreditatutako zentroa da, batez ere langabezian dauden pertsonentzat industria-arloan profesionaltasun-ziurtagiriak emateko. Hautaprobak gainditzen dituzten pertsona interesatuen artean, lehentasuna dute Lanbidek markatzen dituen pertsonek, hala nola lehen enpleguaren bila dabiltzan gazteek, iraupen luzeko langabetuek, emakumeek, hainbat gizarte-laguntza jasotzen dituzten pertsonek…
  • UGLE Lanbideren enplegu-agentzia da.
  • UGLEk lanean ari diren langileentzako prestakuntza ematen du, baina arestian esan bezala, langabetuei ere eskaintzen die formakuntza.
  • UGLEk beren interes eta gaitasunen arabera egin ditzaketen prestakuntza-ibilbideei buruzko orientazioa ematen die langileei eta langabetuei.