Nor gara?

Gureak Lanean-ek Egokitutako Lan Aukerak eskaintzen ditu, modu pertsonalizatuan ingurune oso profesional eta lehiakorrean.

Gainera, lanbide-garapenean laguntzen du, orientazioaren, prestakuntzaren eta ibilbide pertsonalizatuen diseinuaren bidez.

Zer egiten dugu?

Pertsonentzako programen aniztasuna: pertsonari bere lan-ibilbidean laguntzen dioten zerbitzu guztiak kudeatzen ditugu: Orientazioa, Prestakuntza, Praktikak, Enplegua edo norberaren jardueretako okupazioa, enplegu arrunta eta Eguneko Arreta Zentroak.

Norentzako da zerbitzu hau?

Gureak Lanean-ek ezgaitasuna duten pertsonei eskaintzen die zerbitzua.

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu Urola Garaian?
  • Industria muntaketako tailerra Legazpin
  • Lan Zerbitzua, Enplegu Zerbitzua