Nor gara?

Fundación Secretariado Gitano (FSG) irabazi-asmorik gabeko kulturarteko gizarte-erakundea da, eta kultura-aniztasunari erreparatuta ijitoen sustapenaren eta berdintasunaren alde eta aukera-berdintasunaren alde egiten du lan.

Zer egiten dugu?

Misio honen bidez, gizartea sustatu eta aldatu nahi da, ijitoek aukera izan dezaten gizarte eskubideak, zerbitzuak, ondasunak eta baliabideak eskuratzeko, gainerako herritarrek bezala.

Fundación Secretariado Gitano Gipuzkoak ijitoen enplegagarritasuna hobetzeko sortzen diren lan-bitartekaritzako programa ezberdinak garatzen ditu. Horien artean lan-orientazioa eta ijitoen aukera-berdintasuna lortzeko zerbitzuak eskaintzen dituen “Acceder” programa.

Programa hauek Europako Gizarte Funtsak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin finantzatzen dituzte.

Norentzako da zerbitzu hau?

Urola Garaiko ijito komunitateari zuzendutako zerbitzua eskaintzen du Fundación Secretariado Gitanok.

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu Urola Garaian?

2017a geroztik, FSG prestakuntza eta lan-orientazio ekintzak garatzen ari da “Acceder” programaren bidez eta Lanbideren zentro laguntzaile gisa. Ijitoen lan gaitasunak hobetzeko ikastaroak eta lan-orientaziorako ikastaroak ematen dituzte.