09:00-13:30
Labeaga 41, 20700 Urretxu
943 72 53 64 / 669 31 84 74
Nor gara?
Gurutze Gorria, erakunde humanitarioa da, borondatezkoa eta interes publikokoa, eta hainbat jarduera egiten ditu.
Espainiako Gurutze Gorriak egitura federala du, Tokiko, Eskualdeko eta Autonomia Erkidegoko Batzarrek eta Batzar Nagusi batek osatua.
Zer egiten dugu?
Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduaren parte da. Mugimendu horren helburua, egoera bakoitzari dagokion arreta eskainiz giza mina arintzea da.
Norentzako da zerbitzu hau?
Urola Garaiko herritarrei laguntzen die Gurutze Gorriak.
Zer zerbitzu eskaintzen ditugu Urola Garaian?
- Tokiko erantzuna: orientatzea, ebaztea eta, ahal den neurrian, pertsonei zuzeneko arreta emateko informazioa eta laguntza ematea.
- Garraio egokitua: mugikortasun murriztua duten pertsonei erraztasunak ematea helburu duen zerbitzua.
- Prestakuntza-Formakuntza: Formakuntza zentro bat dute, LANBIDEren zentro laguntzaile gisa onartua. Langabetuei, langileei, enpresei, herritar guztiei eta erakundeko boluntarioei zuzenduta egiten dituzte prestakuntzak.
- Pobrezia energetikoa. Eskualdeko udalen laguntzarekin, egoera ahulean dauden familiei laguntzen diete etxean oinarrizko hornidurak izan ditzaten, hala nola argia, gasa eta ura.
- Oinarrizko produktuen banaketa. “Responde” proiektuaren barruan, Urola Garaiko Mankomunitatearekin lankidetzan, egoera ahulean dauden familiei eguneroko bizimodurako materiala eta oinarrizko produktuak eskaintzen dizkiete.
- Laguntza-produktuen mailegua. Gurpil-aulkiak, taka-takak… behar eta eskuratzeko aukerarik ez duten familiei edo noizean behin behar duten pertsonei zuzendua.
- Prebentzio neurriak. Urola Garaiko Gurutze Gorriak bere borondatez parte hartzen du eskualdeko hainbat jardueratan, larrialdietan jarduteko (anbulantzien zerbitzua) eta gizarte-jardueretan laguntzeko.
- Gazteria. Eskualdeko gazteei zuzendutako jarduerak dinamizatzen ditu. Halaber, sentsibilizazio kanpainak egitea: GIBa, emakumearen eguna, genero indarkeria, ingurumena…
- Boluntarioak: Boluntarioak dira Gurutze Gorriaren motor nagusia. Gurutze Gorriaren printzipio eta balioen transmititzaile indartsuak dira gizartea aldatzeko eta eraldatzeko eragile gisa. Oinarrizko eskubideen alde dihardute, zailtasun arriskuan dauden pertsonen bizi baldintzen hobekuntza sustatuz.
- Osasun saila: Osasun fisikoa eta psikikoa sustatzearekin lotutako jarduerak (osasun mentala, adimen emozionala, elikadura osasungarria…)
- Ingurumenaren aldeko jarduerak: Ingurumena sustatzen duten jarduerak eta kanpainak (pezcarillas, ura…)