Nor gara?

KL Katealegaia irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta bere xedea gizarte eta lan arloan baztertze arriskuan dauden pertsona ezgaituentzako lanpostuak sortu eta mantentzea da, batez ere Gipuzkoan.

Horretarako, Gipuzkoan dituen 12 ekoizpen-instalazioen bidez, industria-sektoreko kolektiboaren ezaugarrietara egokitutako kalitatezko enplegua sortzen du. KL Katealegaiak ezgaitasuna duten pertsonen joan-etorria errazten du enplegu arruntean.

Zer egiten dugu?
  • Ezgaitasuna dutenentzako lanbide orientazioa
  • Enplegua eskualdeko gure lantegietan
  • Ezgaitasuna duten pertsonak kontratatzearen arloan enpresei laguntzea, aholkuak ematea eta hautagaiak bilatzea.
Norentzako da zerbitzu hau?

KL Katealegaiak ezgaitasuna duten pertsonei eta hauek kontratatu nahi dituzten enpresei eskaintzen die zerbitzua.

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu Urola Garaian?
  • Urritasuna duten pertsonentzako orientazio profesionaleko zerbitzuak: 600 pertsona urtean
  • KL Katealegaiako lantegietako enplegua: 950 pertsona baino gehiago (%95 ezgaitasuna dutenak eta %35 ezgaitasun larria dutenak)
  • Enpresetan Laguntzeko Enplegu Programa, beste enpresa batzuek kontratatutako pertsonak: 50 pertsona baino gehiago