• Iparragirre 20 (Urretxuko Udala), 20700 Urretxu

  • 669 87 43 12 / 943 47 24 26

Nor gara?

Erroak Gizarteratzeko Elkartea 1988ko uztailean sortu zen, orientazioaren, prestakuntzaren, enpleguaren eta garapen pertsonalaren bidez pertsonak gizarteratzen laguntzeko.

Zer egiten dugu?

Pertsona bakoitzari bere beharretara eta interesetara egokitutako ibilbidea garatzeko aukera ematen dioten zerbitzu-sorta zabala eskaintzen dugu.

Norentzako da zerbitzu hau?

Lan bila egon eta Lanbiden izena emanda dagoenarentzat dago zuzenduta zerbitzua.

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu Urola Garaian?

Urola Garaian egiten den jarduera Lanbiden izena eman duten pertsonei eskaintzen zaiena da, haien enplegagarritasuna hobetzeko. Eskatzailearen eta orientazioko profesionalaren arteko topagunea sortzen da, eta modu pertsonalizatuan baloratzen da haren lanbide profila. Balorazio horretan oinarrituta, lan plan bat ezartzen da, zenbait helburu, ekintza eta jarduerarekin, pertsona lan merkatura gehiago hurbiltzeko.