• 08:30-17:00

  • Patrizio Etxeberria 3 solairuartea, 20230 Legazpi

  • Zelai Arizti Kultur Etxea (4. solairua), 20700 Zumarraga

  • 943 72 58 29

UGGASAko ENPLEGU ETA ORIENTAZIO ARLOA

Nor gara?

Enplegua mantentzeko eta sortzeko behar diren baldintzak hobetzea xede duen Urola Garaiko Garapenerako Agentziaren arloa gara.

Zer egiten dugu?

Lana bilatzeko prozesuan eta enplegu-aukerak hobetzeko prozesuan erabakiak hartzen laguntzea da helburua.

Norentzako da zerbitzu hau?

Enplegagarritasuna hobetu nahi duten Urola Garaiko biztanleei zuzendutako zerbitzua da.

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?
ORIENTAZIOA

Laguntza eta aholkularitza lana aktiboki bilatzeko eta enplegu-aukerak hobetzeko erabakiak hartzeko prozesuetan.

Enplegurako orientazio-ekintzen helburua pertsonen enplegagarritasuna hobetzea izango da, eta, horretarako, enplegura iristea eta/edo enpleguari eustea zailtzen duten oztopoak gainditzen lagunduko duten tresnak eta baliabideak eskaintzen ditugu. Adostutako ibilbide indibidualizatuak sortzen ditugu, okupazio bat garatzeko behar diren oinarrizko gaitasunak edo gaitasun profesionalak lortzeko eta garatzeko bidea erraztuz.

BANAKAKO ETA TALDEKO EKINTZAK

  • Lanbide- eta prestakuntza-helburuak definitzea, ibilbidearen diagnostikoa eta plangintza egitea. Motibazioa eta enplegura bideratutako trebetasunak eta gaitasunak garatzea.
  • Lana bilatzeko tresnak eta teknikak sortzea: CV, Aurkezpen Gutuna, Hautaketa Prozesuak, Sare Sozialak, Webean Bilatzeko Bideak
  • Gizarte- eta lan-informazioa
  • Prestakuntza eskaintzari buruzko aholkularitza eta informazioa (Lanbide , Hobetuz, prestakuntza zentro arautuak)
  • Konpetentzi eta gaitasun soziolaboralak garatzeko tailerrak
  • Lanbideren eskaera inskribatzea eta eguneratzea
ENPLEGU ZENTROA

Interesdunen eskura lana bilatzeko baliabideei buruzko autokontsulta-tresnak dituen lekua da: Interneteko sarbidea eguneroko prentsa, enplegu web guneak, posta elektroniko pertsonala nahiz sare sozialak kontsultatzeko. Hori guztia orientatzaileen laguntzarekin.

Hilero tailerrak antolatzen dira.

ENPRESEN SUSTAPENA (AUTOENPLEGUA / EKINTZAILETZA)

  • Autoenplegurako eta ekintzailetzarako orientazioa
  • Autoenplegurako banakako aholkularitza
LAN-BITARTEKOTZA

Eskaintzaren eta eskariaren arteko erlazioa: lana bilatzen duten pertsonak harremanetan jartzen ditugu langileak eraginkortasunez, gardentasunez eta azkar kontratatu nahi dituzten enpresa edo entitateekin.

UGGASA, Lanbideren (Euskal Enplegu Zerbitzua) lankidetza-zentroa da, eskaintzen bitartekotzarako, eta enplegu-agentzia gisa baimenduta dago (zk.: 1600000036).

ESKUALDEKO ENPLEGU PLANA DINAMIZATZEA ETA ANTOLATZEA

Tokiko esparruan enplegua eta enpresa-jarduera sortzeko ekimenak dira eskualdeko enplegu planak.

EUSKADIKO GAZTEEN ENPLEGURAKO PROGRAMA ERAGILEA

Gazteen enplegua bereziki sentikorra da ziklo ekonomikoarekiko, eta, horregatik, krisiak bereziki eragiten ditu gazteak.

-HAZILAN programa

-TXERTATU programa

PLD PROGRAMA

Iraupen luzeko 16 langabe laneratzen laguntzeko ekintzen garapena.

PROIEKTU BEREZIAK

Laneratzeko edo laneratzeko zailtasun bereziak dituzten langile okupatu edo langabeentzat.