Nor gara?

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari atxikia.

Norentzako da zerbitzu hau?

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei zuzendutako zerbitzua da.

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu Urola Garaian?

Hauek dira Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren eginkizunak, Euskadiren eskumenen esparruan eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta laneratzearen arloko politika publikoen antolaketa eta plangintza orokorra, sektoriala eta lurraldekoa proposatzea. Bereziki, enpleguaren arloan eskumena duen departamentuari proposatuko dizkio ildo estrategikoak, bai eta enplegu politiken diseinua eta jarraibide orokorrak ere.
  • Enplegu-programak, enplegurako prestakuntza-programak eta autoenplegua eta enpresak sustatzeko programak kudeatzea, diru-laguntzen deialdiak onartzea eta izapidetzea barne. Enplegua sortzen duten jarduera eta espiritu ekintzailea sustatzeko programak kudeatzea.
  • Enplegu egonkorra sortzeko gizarte-ekonomiako programak ezartzea.
  • Enplegua sortzen duten tokiko ekimenei laguntzeko programak diseinatzea, eta, toki-erakundeekin lankidetzan, enpleguaren aldeko tokiko itunak sustatzea.
  • Europar Batasuneko Eures Sareari (Europako Enplegu Zerbitzuak) dagozkion eginkizunak betetzea.
  • Lan-merkatuaren beharrei, okupazio-profilen bilakaerari, lanbide-eskakizunei eta lan-orientazioari buruzko prospekzio eta informazioari buruzko funtzio betearazle guztiak betetzea.
  • Lan-bitartekaritza kudeatzea eta enplegu-eskatzaileen erregistroa eramatea, bai eta lan-kontratuen jakinarazpena, luzapenak, bukaerak eta horiei lotutako eginkizunak jasotzea ere.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten enplegu-agentziei dagozkien gainerako eskumenak baimendu eta gauzatzea.
  • Enpleguaren eta prestakuntzaren arloan lankidetza-hitzarmenak sinatzea, estatuko enplegu-zerbitzu publikoarekiko eta enplegu-zerbitzu autonomikoekiko lankidetza barne, bere eskumenak erabiliz, enplegu-politika aktibo eta pasiboen barruko jarduketetan.
  • ETEei (enpresa txiki eta ertainei) prestakuntza, enplegu eta garapenerako laguntza-ofizinak sortzea, toki-administrazioarekin koordinatutako leihatila bakar gisa.
  • Gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboentzako berariazko enplegu-programak egitea.
  • Enpresek kontratuen erregistroaren arloan lan-legedian ezarritako lan-kontratuak erregistratu edo, hala badagokio, jakinarazteko duten betebeharrari dagozkion eginkizunak betetzea, eta lan-kontratua amaitu dela Enplegu Bulegoari jakinaraztea.
  • Enplegu-emaileen inskripzioari eta erregistroari buruzko funtzioak betetzea.
  • Langabezia-prestazioak eskatzen edo jasotzen dituzten pertsonek enplegu-eskatzaile gisa dituzten betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzea eta, hala badagokio, ez-betetzeen berri ematea prestazioak kudeatzen dituen erakundeari.