Nor gara?

Caritasek, elizaren erakundea izanik, baztertuta eta behar egoeran daudenen alde lan eginez gizarte justiziaren garapena du helburu nagusitzat.

Zer egiten dugu?

Caritasek hainbat jarduera garatzen ditu 3 ardatz hauen inguruan:

  • Gizarte justizia eta guztion ongizatea sustatzea
  • Beharra duten pertsonei laguntzea
  • Komunitatean elkartasuna bultzatzea
Norentzako da zerbitzu hau?

Premia egoeran dauden Urola Garaiko herritarrak artatzen ditu erakundeak.

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu Urola Garaian?

Urola Garaian eskaintzen duen zerbitzua:

  • Premia egoeran dauden pertsonei harrera egin
  • Harrera: pertsonek dituzten oinarrizko beharrei erantzun
  • Gizartean justizi sozialaren alde egin, bidegabekeriak salatu eta sentsibilizazioaren alde eginez