Astearteak eta asteazkenak
09:00-13:00 (Ezkio-Itsasoko udaleko bulegoan)
Anduaga etxea 20709 Ezkio
943 72 13 03
Ostegunak
09:00-13:00 (Itsasoko udal eraikinean)
943 47 77 90
EZKIO-ITSASOKO UDALEKO GIZARTE ZERBITZUAK
Nor gara?
Ezkio-Itsasoko Udaleko Gizarte Zerbitzuak udalaren zerbitzu publikoa dira eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan daude. Laguntza eskatzen denean, erreferentziako profesional bat arduratzen da pertsona edo familiari prozesu osoan laguntzeaz.
Zer egiten dugu?
Helburua pertsonen, familien edo taldeen ongizatea sustatzea da, gizarteratzea eta autonomia sustatuz.
NOLA?
Funtzio sustatzailea:
- Autonomia
- Gizarteratzea
- Ongizatea
Prebentzio eginkizuna:
- Mendekotasuna
- Haurren eta nerabeen babes gabezia
- Bazterketa
- Larrialdiak
Babes eta laguntza eginkizunak:
Gizarte zerbitzuetako profesionalek, aholku emateaz gain, gizarte arazoei aurre egiteko behar diren programa eta baliabide guztiak jartzen dituzte pertsonen eta familien eskura.
Norentzako da zerbitzu hau?
Gizarte Zerbitzuen Departamentuak Ezkio-Itsason erroldatuta dauden eta bertan bizi diren pertsonei ematen die zerbitzua.
Udaleko Gizarte Zerbitzuek gertutasuna dute ezaugarri: sistemaren funtzionamendurako oinarrizko unitatea dira, eta gizarte-baliabideetara eta gizarte-babeseko maila guztietara sartzeko atea dira.
Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?
- Informazio, diagnostiko eta orientazio zerbitzua
- Adineko pertsonei eskainitako zerbitzua
- Desgaitasun edo menpekotasun egoerei lotutako egoerentzako zerbitzua
- Adingabeentzako zerbitzua (haurrak eta nerabeak)
- Familia elkarbizitzarako zerbitzua
- Gizarteratzea baztertze egoeran egon daitezkeenei zuzendutako zerbitzua
- Indarkeria matxistei eta sexu erasoei lotutako egoerentzako zerbitzua
- Osasunerako eta adikzioen prebentziorako zerbitzua